UDAKO OPORRAK

Izozki Goxoa

Materiala

  • Kola
  • Guraizeak
  • Arkatza
  • Egurrezko makila
  • Kartulina
    • Marroia
    • Txuria
    • Berdea

Prozedura

Hasteko, izozkiaren forma nahi dugun kartulin kolorean moztuko dugu. Behien forma eginda, izozkia egurrezko makilaren gainean itsatsi beharko dugu. Gero, bakoitzak nahi duena egin dezake, baina originalagoa gera dadin, izozkia hozkatu edo urtzen ari balitz bezala moztu dezakegu kartulineetan. Forma horiek, kasu honetan, izozkiaren goialdean jaarri behar ditugu.


Kolorezko Ortzadarra

Materiala

  • Inprimatutako ortzadarra
  • Guraizeak
  • Koloretako kartulinak
    • Gorria
    • Laranja
    • Horia
    • Berdea
    • Urdina

Prozedura

Eskulan hau egin ahal izateko, garrantzitsuena gure web orrian aurki dezakezuen ortzadarra inprimatzea litzateke. Oso eskulan erraza da, kartulinetan zatiak moztu eta dagokien tokian eta kolorean jarri besterik ez baita egin behar.


Txalupa flota-flota 🠀🠀🠀🠀🠀🠀 Klick egin

Hemen uzten dizuegu tutoriala. Paper orri bat eta gogo asko besterik ez dituzu behar.


Izozki Fiesteroa

Materiala

  • Guraizeak
  • Itzalkin Txikiak
  • Zetazko papera:
    • Arroxa
    • Urdina
    • Morea
    • Laranja
    • Horia
    • Berdea

Prozedura

Hasteko, izozki-konoaren kolorearen antz handiagoa duen kartulina bat hartu eta  forma eman behar diogu. Gero, koloretako zetazko paperekin, konoa barrutik beteko dugu, izozki-bola balitz bezala. Amaitzeko, bi itzalkin txiki jarriko ditugu alboetan, originalagoa eta udatiarragoa izan dadin.