Pailazo barregarria
Materialak
- Kola
- Kartoizko platerra
- Plastikozko begiak
- Kolorezko bolatxoak
- Lokarri gorria
Prozedura
Hasteko, plateraren erdia baino pixka bat gorago itsatsiko ditugu plastikozko begiak. Ondoren, koloretako bolak itsatsiko ditugu, pailazoaren ilea eta sudurra simulatuz. Bukatzeko, lokarri gorria itsatsiko dugu, eta bere ahoa egingo dugu.

Kareta

Materialak
- Kola
- Egurrezko makilak
- Kartoia
- Kartulina
- Nahi dituzun koloreak
Prozedura
Lehenik, nahi dugun tamainako kartoia moztuko dugu, aurpegi baten tamainakoa. Ondoren, behar ditugun forma guztiak moztuko ditugu: ilea, begiak, sudurra eta ezpainak, dena nahi dugun tamainakoa eta kolorekoa. Amaitzeko, dena itsatsi eta, azkenik, egurrezko makila itsatsi.