GABONAK

Gabonetako txori pio

Materialak:

  • Kola
  • Guraizeak
  • Arkatza
  • Konpasa
  • Errotulagailu txuria
  • Kartulina
    • Urdina
    • Marroia
    • Grisa
    • Beltza
    • Gorria

Prozedura:

Hasteko, konpasarekin nahi dugun tamainako zirkulu bat egingo dugu kartulina grisean eta gorrian. Jarraian, kartulina beltzean, hegala, isatsa eta begitxoa marraztuko ditugu. Ondoren, kartulina marroian nahi dugun formako adar bat marraztuko dugu eta kartulinan gorrian zirkulutxoak egingo ditugu. Dena prest dugunean, dena moztuko dugu. Bukatzeko, dena moztu eta itsatsi egingo dugu, adarretik hasita, gero zirkulua, isats, mokoa, begitxoa eta hegala grisak, gero zirkulu gorriaren erdia eta azkenik bolatxo gorriak. Eta azkenik, elur kopatxoak egingo ditugu nahi dugun tokian.


Santa Ho!

Materialak:

  • Kola
  • Guraizeak
  • Arkatza
  • Kotoia
  • Plastikozko begiak
  • Makila gorria
  • Kartulina
    • Beltza
    • Gorria
    • Aurpegi kolorea

Prozedura:

Hasteko, azal koloreko kartulinaren zati bat moztuko dugu eta makilaren izkinan itsatsiko dugu. Gero kartulina gorrian gabonetako txanoa egingo dugu eta beltzean gerriko bat. Pixkanaka kotoia itsatsiko dugu, eta horrela bizarra eta ilea sortzen joango gara. Amaitzeko, txanoa ilearen atzealdetik itsatsiko dugu, begitxoak azal koloreko kartulinan eta gerrikoa makilaren erditik.


Elurrezko papintxoa

Materialak:

  • Kola
  • Guraizeak
  • Errotulagailua
  • Kolorezko zinta estuak
  • Kartulina
    • Txuria
    • Beltza
    • Gorria
    • Laranja

Prozedura:

Hasteko, konpasarekin nahi dugun tamainako zirkulu bat egingo dugu kartulina txuri batean. Jarraian, nahi dugun koloreko begiztak moztu eta elurrezko bola inguratuz jarriko dugu. Ondoren, kartulinazko koloreetan elur-pilotaren gorputz parteak moztuko ditugu (begiak,sudurra,besoak..) eta egon behar diren tokian itsatziko ditugu kolaren bitartez.


Gabonetako eskua

Materialak:

  • Kola
  • Guraizeak
  • Arkatza
  • Egurrezko makila marroia
  • Kolorezko botoiak
  • Urre-koloreko papera, distiraduna.
  • Kartulina
    • Berdea

Prozedura:

Lehenik eta behin, eskuaren forma marraztuko dugu kartoi mehe berdean, eta urre-kolorekoan izar bat marraztuko dugu, gero ebakitzeko. Gero, izarra behatzen kontrako aldean itsatsiko dugu, eta egurrezko makilatxoa beste aldean, argazkian ikus daitekeen bezala. Bukatzeko, gure gogara itsatsiko ditugu botoiak.


Rudolph elur-oreina

Materialak:

  • Kola
  • Guraizeak
  • Arkatza
  • Errotulagailua
  • Kartulina
    • Marroia
    • Marroi argia
    • Gorria
    • Txuria
    • Beltza
    • Arrosa
    • Horia

Prozedura:

Hasteko, oreinaren buruaren forma egiteko, haren burua arrautza bat balitz bezala egin dezakegu, elkarren antza baitute. Gero, adarrak kartoi mehe batean geure eskuak markatuz egin ditzakegu. Gero, moztu eta oreinaren buruaren goialdean itsatsiko ditugu. Amaitzeko, kartulinen kolore desberdinetan, begien, bekainen, sudurraren, etab, forma moztuko dugu. Ondoren, zati horiek dagokien lekuan jarriko ditugu.