Kolorezko Arrautzak
Materialak
- Arrautza egosiak
- Aldizkari bat
- Pintzelak
- Gogoko dituzun tenperak
Prozedura
Heldu baten laguntzarekin, ura berotzen jarriko dugu kazola batean, eta irakin arte itxarongo dugu. Ura burbuilatzen ikusten dugunean, egin nahi ditugun arrautzak uretan sartuko ditugu 12 minutuz. Ondoren, atera egingo ditugu eta ordu erdi itxarongo dugu hoztu daitezen. Hozkailuan sar daitezke, azkarrago izan dadin. Arrautzak hotzak ditugunean, tenperekin margotzen has gaitezke, nahi dugun moduan eta gehien gustatzen zaigun moduan.

Untxi Arrosa

Materialak
- Kola
- Guraizeak
- Arkatza
- Errotulagailuak
- Egurrezko 3 makila
- Papel txuria
Prozedura
Hasteko, kolaren bidez, ditugun egurrezko hiru makilak elkartuko ditugu. Ondoren, daukagun paper zuriarekin, belarrien, oinen, sudurraren eta begien forma moztuko dugu; eta ditigun errotuladoreekin, paper zuriaren gainean margotuko dugu zati horien kolorea. Amaitzeko, kolarekin, gorputzaren atalak bere lekuan jarriko ditugu, eta horrekin bukatu dugu.